2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

HH 5 urtekoak Arritxulon

Kaixo!!! Ikusten dezutenez Arritxuloko aterperaino ON EGIN banderarekin joan ginen. Gora gu eta gure kilometroak!!!!

2012(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

DENDA EZBERDINAK EZAGUTZEN

Gaurko eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, gelan landutako denda ezberdinak ea gure herrian dauden ikustera atera gara. Kale ezberdinetan ibili gara eta ikasitako asko topatu ditugu: fruta-denda, jantzi-denda, harategia, supermerkatua, zapata-denda, botika, okindegia, goxoki-denda, lore-denda, liburu-denda...

Bukatzeko supermerkatu batean sartu eta hamaiketakorako erosketa txiki bat egin dugu. Bertan saltzaileari dirua eman eta erositakoa ordaindu egin dugu.

Dagoeneko prest gaude aitatxo eta amatxori erosketak egiten laguntzeko!!




2012(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

UDABERRIKO ERAKUSKETA

4 urteko ikasleek lore eta txorien erakusketa zoragarria prestatu zuten gelan. Udaberria iritsi bezain pronto, loreak biltzera atera ginen eta hauekin lan politak egin genituen. Baita, loreak margotu, udaberriko marrazkiak egin, olerkiak idatzi, loreekin gela apaindu, loreak moztu eta lurrean pegatu, forma geometriko ezberdinekin txoriak egin...oso polita geratu zitzaigun eta lagunei eta gurasoei asko gustatu zitzaien!

Zorionak artistak!!





2012(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

UDALETXEA MARRAZTEN

Gaur arratsaldean, gure aste arraro honi bukaera emateko kalera atera gara. Baina ez parrandara, lanera baizik. Gure marrazki karpetak hartu eta Goiko plazara joan gara udaletxea marraztera. Lurrean eseri eta artistak bezala aritu gara euri tanta batzuk hasi diren arte. Dena presaka jaso eta ikastolara itzuli gara lana bukatzera!

Lan zail samarra zen gaurkoa, baina asko saiatu gara eta emaitza polita jaso dugu.  Ea etxean ikusten dituzuenean gustatzen zaizuen!

Ondo segi eta laster arte.