2013(e)ko urtarrilaren 18(a), ostirala

URTEBERRION DENOI!

Urteberrion guztioi!

Zer moduz pasatu dituzue gabonak? Zeinen ondo pasatu genuen Santo Tomas egunean eta baita gabon egunean abestera atera ginenean! 2013 dagoeneko iritsi da gugana, baina guk milaka ta milaka urte atzera egin ditugu denboraren makinan eta lehen gizakien garaira bidaiatu dugu!

Ekainberrira bisita egin dugu, bertan, Ekain kobazuloen replika ikusgarria ikusi eta lehen gizakiek egin zituzten animalien marrazkiak aztertzeaz gain, guk ere beraiek bezala margotzeko aukera izan dugu, ikatz eta buztina erabiliz ! Harrigarria benetan!

Gainera, datorren astelehen, astearte eta asteazkenean lehen gizakiei buruzko antzerkia egingo dugu eta gonbitatuta zaudete!

Laister ikusiko garelakoan, agur bero bat!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.