Urriaren 18a. Ene!!
Hilabete baino gehiago joan da lehen aldiz Ikastolara etorri ginenetik. Eta ari
gara ingurune berrira egiten, ohitzen, errutinak hartzen. Funtsean, egokitzen.
Goizeko harrera,
jolasak, marrazkiak, hamaiketakoa, parkeko jauziak…Guztiak ditugu gogoko, baina
bada lehen egunetik erritual bihurtu nahi izan dugun momentu bat: ipuinarena.
Horretarako txoko
berezi bana osatu dute andereñoek geletan. Ipuinaren
txokoa. Taldea biltzeko, goxatzeko, ipuinaz laztantzeko eremua. Eta bertara
biltzen gara Ainhoak, Junkalek, Liernik, Maitanek, Olaiak edo Eneritzek
“ipuinaren ordua da!” esaten duten aldiro. Ipurdiak lurrean jarri, begiak
zabaldu, belarriak garbitu eta ahoa kris-kras
itxi orduko murgiltzen gara fantasiaren munduan.
Izan ere, ipuinek berebiziko
garrantzia dute haurren garapenean, haurtzaroko lehen-lehenetik hasita.
Haurraren hizkuntza aberasteko aukera paregabea da eta baita komunikaziorako
tresna ere: besteak beste, hitz berriak ezagutarazten ditu, hiztegia gehitu,
erritmoa landu, soinuen ahoskera eta errekonozimendua landu, zein asmatzeko eta
interpretatzeko gaitasuna garatu…
Eta ipuinik ezean,
kantuak. Kantu-kontari pasatzen baitugu eguna Ikastolan. Ikastaro batean,
berriki esana die andereñoei Pello Añorga ipuin kontalariak: “lehen kontuak,
kantuak”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.