Kaixo familia!
Hemen gatoz berriz ere gure kontu eta irteeren berri emateko asmoz. Erdi Aroa benetan garai interesgarria iruditu zaigu, garaiko gaztelu, jauregi, dorretxe eta bizimoduarekin txundituta geratu gara gainera.
Gure herriari buruz ere pila bat gauza ikasi ditugu, noiz sortu zen eta gu jaio baino urtetxo batzuk lehenago nolakoa zen esaterako. Baina gehien harritu gaituen kontuetako bat aintzinina bi herri zirela izan da! Zuek ba al zenekiten? Informazio gehiago nahi izanez gero sakatu hemen.
Herritik zehar dorretxe eta jauregi garrantzitsuenak ikusiz egin genuen bueltatxoaren pare bat argazki jarri dizkizuegu behean.
Laster arte ta ondo izan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.