2013(e)ko azaroaren 29(a), ostirala

NOR NAIZ?

Urduritasuna, beldurrak, pozak, haserrealdiak, emozioak… ba bai, txikitxoenek ere izaten ditugu halako sentipenak.

Zorionez, gure andereñoek, edozein egunetan ematen digute gelako mozorro kutxan dauden trapu zein pitxiekin jolasean aritzeko aukera. Izan ere, horiek izugarri laguntzen digute gure emozioak, sentimenduak eta beharrak adierazten. Horretarako oso baliogarria baita jolas dramatikoa; esatera ausartzen ez garen hori adieraziko dugu mozorro bat jartze hutsarekin. Une batez beste norbaiten larruan sentitzeak horretarako askatasuna ematen digu.

Mozorrotzea pertsonaiekin eta haiek errepresentatzen dutenarekin jolastea da. Mozorrotzea une batez amatxo, pirata, pailazo bihurtzea da; norbera unean-unean goxatuko duen istorio propioa sortzea.



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.