2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

UDAZKEN KOLORETAN...

 Kaixo lagunok!

Eguraldia petraltzen ari dela dirudien honetan 'Udazkeneko erakusketa' egin berri dugu HH 5 urteko ikasleok. Joan den ostiralean, gelak dotore dotore apaindu eta etxekoen bisita jaso genuen!

Bertan ikusi ahal izan zuten gai honetan zehar egin dugun lan guztia: udazkeneko irudiak koloreztatu, hostoak biltzera joan, hostoak tenperaz margotu eta estanpazioak egin, plastilinazko perretxikoak sortu...


Udazkena izan dugu hizpide azken hilabetean eta etxetik ere urtaro honekin lotutako hamaika gauza ekarri ditugu. Bereziki garai honetako fruitu eta jakiak: gaztainak, urrak, intxaurrak, almendrak, kalabazak, mizpirak, perretxikoak, piperrak, sagarrak, hainbat zaporetako mermeladak...






Oso gustura aritu gara eta lan asko egin badugu ere oso pozik gaude emaitzarekin. Gainera izugarri ikasi dugu! 

Orain buru-belarri gabiltza antzerkia prestatzen. Segituan izango duzue berriro gure berri, ondo ondo izan eta laster arte lagunak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.