LH 2.mailako ikasleak hasi gara ordenagailuekin lanean. Gogo eta ilusio handiarekin ari gara Ikasys proiektuan. Ikasys norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema bat da.
Astean bitan aritzen gara eta irrikitan egoten gara hurrengo saioa noiz iritsiko zai!
2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena
2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna
EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU
Euskararen
nazioarteko eguna aprobetxatuz, ospakizun desberdinak egin ditugu.
Egun
batean, ikastola handiko lagunak etorri zitzaizkigun bixitan eta ekintza
polittak egin genituen. Gelan hasi genuen jarduera, euskararen inguruko mezuak
idatzi eta margotuz. Ondoren, kanpora irten ginen eta “Armiarma eta Eulia”
jolasa egin genuen. Ez dakizue zein dibertigarria izan zen lagun handiekin
ibiltzea!!
Abenduaren
3an, guretzat hain esanguratsua den Xabier Eguna ospatu genuen. Goizean antzerkia
ikustera joan ginen eta ondoren soka-tiran ibili ginen. Arratsaldean sorpresa
izan genuen: gu konturatu gabe Argitxo gure geletan sartu zen eta
eskutitzarekin batera merienda goxoa
utzi zuen. Pentsatuko duzuen bezala poz pozik joan ginen etxera!!
Azkenaldian
euskaraz hitz egiteko egiten dugun saiakera haundia da eta horren ondorioz
Argitxoren txintxarria maiz entzuten dugu.
2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena
GORRI-GORRI
"Margo zikin" eta gometsa gorriekin hasi ginen, tenpera gorriarekin jarraitu, arte-lan ederrak eginez, eta, gorri-gorri... pinporta gorriak etorri! Bai, bai, gutako askok barizela pasa berria dugu, eta horixe izan da albiste nagusi gure inguruan.
Hori eta txintxarri hotsa! Izan ere, gu euskaraz ari garen bakoitzean, Argitxok, pozaren-pozez, bere txano gorrian duen txintxarria biziki astintzen du.
2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala
JOGURTA
2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala
FRUITUAK IKUSGAI
Kaixo lagunok!
Bistakoa da: ohi baino beranduago bada ere, udazkena iritsi
da eta hasi dira haizeak “fu-fu” egindakoan, hostoak “firin-faran” dantzan
erortzen. Eta nola ez, udazkenak berezkoak dituen fruituak ere hasi dira
mendian ugaritzen.
Halaxe ba, Ttanttok eskatutakoa zintzo betez, udazkeneko
fruitu horiexek ekarri ditugu azken astean gelara: intxaurrak, gaztainak,
sagarrak, hurrak, perretxikoak… Eta modu horretara, denon artean erakusmahai
polita osatu eta fruitu horiek guztiak usaindu, ukitu eta dastatzeko aukera
izan dugu! Ederki ibili gara benetan!!
2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna
BIGARREN MAILAKOAK MUSIKARI!
KAIXO LAGUNOK!!!
Iritsi gara 2. mailara! Bazkardoko zaharrenak gara eta poz pozik gaude! Musikari bikainak eginda gaude eta horren adierazle... egun hauetan egin ditugun MARAKAK dira!
Muxu handi handi bat eta hurrengora arte!!!
Iritsi gara 2. mailara! Bazkardoko zaharrenak gara eta poz pozik gaude! Musikari bikainak eginda gaude eta horren adierazle... egun hauetan egin ditugun MARAKAK dira!
Muxu handi handi bat eta hurrengora arte!!!
2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala
ARTELANA: Gure basoa
Gustatu al zaizue gure baso koloretsua? Polita ezta?
Gustura ibili gara makilak margotzen, denen artean apaintzen eta bukatzeko gure lorategietako udazken koloreei bizitasuna ematen.
2014(e)ko urriaren 29(a), asteazkena
ETXETXOAK EZAGUTZEN
Kaixo lagunok!!
Hiru urteko gelako kideok ‘Hiru
txerrikumeak’ ipuina lantzen ari gara unitate didaktiko honetan, eta ez dakizue
zein aditu bihurtzen ari garen etxe moten inguruan. Badakizue: hiru txerritxoek
lastozko, egurrezko eta harrizko etxeak egin zituzten, hurrenez hurren. Eta
hori aitzakia hartuta, joan den astean kale buelta txiki bat egin genuen
Andoaingo etxeak zer nolakoak diren ikusteko. Eta bai! A ze poza! Ikusitako
etxe guztiak harrizkoak edo adreiluzkoak dira, eta beraz, otsoa etorrita ere salbu
gara!!
Horrez gain, beste egun batean, hiru
txerrikumeen etxeetako materialak bertatik bertara ikusteko aukera ere izan
genuen. Putz eginda ea mugitzen diren probatzeko aukera izan genuen, baita
zenbaterainoko sendoak diren ikusteko ere.
Ikusi, ikusi argazkiak… Kalean nahiz gelan,
ederki pasa dugu benetan!!
2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena
Iupi! Lehenengo mailan gaude!
Kaixo familia eta lagunok!
Aldaketaz beteriko kurtso hasierari aurre egin eta gero, dagoeneko martxa hartu diogu lehenengo mailari eta zuei horren berri ematera gatoz.
Ilusioz beteta ekin genion irailean kurtso berriari eta hasieran nahiko lan izan genuen gure material berri guztia ordenatu eta txukun txukun jartzen. Horrez gain, bakoitzak bere mahitxoa eta mahai txokoa ere badugu, ez pentsa, oraindik ere gauza lehenengoan bilatzea ez zaigu erraza egiten!
Gogoz ari gara lanean eta dagoeneko irakurketako eta idazketako lehen urratsak eman ditugu. Soinketan ere primeran pasatzen dugu eta laister igerilekura joaten hasiko gara, a ze martxa!
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk, ondo izan!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)