2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

IKUSIZ, USAINDUZ, UKITUZ ETA DASTATUZ


Berdea, gorria, horia,
handia edo txikia,
jolasorduan edo postrean,
konpotan edo tartan,
jan daiteke martxan.
arragaS













Zentzumenak elikatzen ari gara hiruhileko honetan. Frutak ditugu dastagai, ikusgai, usain-gai, ukigai… Fruta horiak, platanoak bezala. Berdeak, sagarrak, mahats aleak edo udareak bezala. Gorriak, marrubiak bezala. Horiek guztiak gertutik ezagutuz gabiltza: gelan fruta azoka antolatuz, eskuz esku pasaz, fruten irudiekin osatutako bilduma begiratuz…

1 iruzkin:

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.