2014(e)ko maiatzaren 29(a), osteguna

ZETA-HARRAK



Ehundaka urtetan txinatarrek gordeta izan zuten sekretua, egun ezaguna, baina oraindik ere benetan harrigarria. 

Egunez egun kontu handiz zaindu ditugu har bitxi hauek gure gelan. Masustondo hostoak oso gustoko dituztenez, egunero hosto feskoak ekartzeaz arduratu gara eta bi egunetik behin beraien pisua eta neurria bikoizten ikusi ditugu!

Jan eta jan aritu dira eguna joan eguna etorri eta asetu direnean txoko batean zeta-kapuluak egiten hasi dira.

Badakizue zeta-kapulu bateko zeta luzatuz gero kilometro bat baino luzeagoa izango litzatekeela?

20 bat egun kapuluan egon eta gero tximeletak jaiotzeko prest egoten omen dira eta gu irrikan gaude gertaera hau ikusteko. Ea zortea dugun!



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.