Egun handia da Ostegun Gizena
Bazkardon, urteko handiena, gizenena ziurrenik. Lan asko ekartzen du baina gurasoen
laguntzari esker askoz errazagoa izan da aurtengoa ere. Benetan, ESKERRIK ASKO.
Eta behin festa bukatuta, zuen
zorion mezuak jasotzen ditugunean, irakasleoi irribarre zabal bat ateratzen
zaigu, egindako lanen karga ia ahazteraino. Egindako lana zuek nola baloratu
eta eskertzen duzuen jakiteak ez baitu preziorik.
Posta elektronikoz, whatsappez,
ahoz zein papereko mezu bide zoriondu gaituzue. Eskerrik asko! Entzun eta
irakurri ditugu “primeran egon zineten guztiak, ikasleak, irakasleak…” gisako
esaldiak, baita “umeen dantzak zein politak. Badaukazue bai pazientzia!”
gisakoak ere. Eta hizpide izan dituzue haurren “ilusioa” eta “poztasuna”, eta
baita irakasleok “haurrak pozik egoteko” daukagun “inplikazioa” ere. Datozen
egunotan “deskantsatzeko” ere esan diguzue batzuk, eta bai, saiatuko gara.
Atseden hartu eta aurtengo ilusio berberaz, hurrengo urtean, beste behin ere,
DENON ARTEAN eta DENOK Ostegun Gizen itzela disfruta dezagun.
Ondo pasa eta mila-mila esker.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.