2015(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Aio pelaioooo! HH2-HH3-HH4-HH5-LH1-LH2

Tira, lagunok, urtea joan zaigu eta agur esateko unea iritsi da! Tristuraz eta pozez hartuko dugu udara: tristuraz datorren ikasturterarte Ikastolara ez gatozelako, baina aldi berean oso pozik eguraldi onaz gozatzeko aukera izango dugulako. 
Aurten ondo igaro dugu ikasturtea; ondo ez, oso ondo; oso ondo ez, izugarri ondo; izugarri ondo ez, primeran!!! Oso gustura aritu gara ikasten, jolasten, dantzatzen, abesten, lagun berriak egiten... Eta hori guztia gu denoi esker, Ikastola osatzen dugun artista txikiei esker! 
Aupa gu!
Beraz, ondo merezitako oporrak ospatzeko asmoarekin agurtzen zaituztegu. Zuek ere primeran pasako duzuelakoan, muxu potolo potolo bana blogeko bisitari guztiei eta datorren ikasturtera arte! Muuuuuuuuuuuaaaaa!
















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.