2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

HH3koak Zubietara!!!



Lehengo ostiralean irteera egin genuen Zubietara. Goizean goiz gure motxilak hartu eta autobusez Lasartera joan ginen. Handik ttipi-ttapa Zubietako parkeraino heldu ginen eta hamaiketakoa jan genuen, indarrak berreskuratzeko. Ondoren, parkean jolastu ostean, bazkaldu egin genuen bapo. Eguerdian, jolasean ibili ginen eta sudurrak margota genituen. Azkenik, autobusera igo eta Andoaineraiko buelta egin genuen. Zeinen ondo pasa genuen guztiok! A zer egun-pasa zoragarria! Primeran ibili gara denok eta berriro ere Zubietara itzultzeko irrikaz gaude, noski!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.