ZEIN HANDIAK EGIN GAREN!!!
Ikasturte hasiera honetan "Zein txikia jaio nintzen" gaiarekin aritu gara eta zein handiak egin garen jabetu gara. Familia mota ezberdinak egon daitezkeela ikasi dugu, bikoak, hirukoak, zazpikoak...eta horren adierazgarri plastilinazko gura familiak.
Honetaz gain, gure buruaren erretratuak egin ditugu, irakasleek erdia emanda eta oso oso politak geratu direla iruditu zaigu. Ikusi argazkia...ez al da hala?
Eta gaiaren azken egunean, bixita berezi bat izan genuen. Edurne eta Sebas etorri ziren, beraien haurdunaldiaren berri ematera. Galdera pila bat egin genizkien eta pazientzia handiarekin erantzun zituzten denak. Bukaeran tripa ere ukitu genuen... Ze ondo pasa genuen!!
Muxu goxo asko denei eta hurrengora arte Kortabitarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.