2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

 UDAZKENEKO ERAKUSKETA 


 Udazken koloretan, 

landen lurrinak 
ERAKUSKETA zeharkatuz, 
hitaz oroit
eta higan nauk. 



 Zuhaitz biluziaren 
gerizpean orpondoa, 
orbelaren hilobi, 
horiz eta gorriz 
dena lokarturik, 
dena lokarturik.


 Eskuratu hostoa 
xume bezain eder, 
hain soila 
bere heriotzean, 
zuhaitz guztiaren 
bizkortasunez hain betea, 
non erortze honen duintasunak 
hiri kantatzera naraman.


 Berriro zuhaitzari 
so natzaiok, kezkaturik ote?... 
joate askearen oparotasunean, 
betikotasunaren irria zirudik, 
irria zirudik.


 Gatibu naukan denborak, 
bere baitan egositako 
ametsetaz isekaz 
bailegoan.


Udazken koloretan, 
landen lurrinak zeharkatuz, 
hitaz oroit eta higan nauk, 
hain soil hire heriotzean, 
hain xume, 
adiorik gabeko partitzean.


HH5 A gelakoak udazken koloretan...


HH5 B gelakoak udazken koloretan...



HH5 D gelakoak udazken koloretan...



GORA EUSKAL HERRIKO UDAZKENA!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.