2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Lan bikaina!



Lan bikaina! Bai horixe!

Unbibertsoan buru belarri murgilduta gabiltza azken asteotan eta dagoeneko espazio zabaleko hainbat bitxikeria ikasi ditugu. Planetak gure izarrraren inguruan, hau da, Eguzkiaren inguruan biraka dabiltzala ikusi dugu eta gainera gaur jaso dugun opariak kontzeptu hau hobeto ulertzen lagundu digu!


Oso ondo ikusten da, Eguzkitik hurbilen dauden planeten orbita txikiagoa dela eta urrutiago dauden planetena handiagoa. Gainera Piztu eta itzali egiten den Eguzkiak sorpesa ederra eman digu!


Txalotzekoa benetan zuen seme alabekin egiten duzuen lana, zenbait gauza hobeto ulertzeko oso baliogarriak egiten zaizkigu.

Eskerrik asko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.