LH 2ko ikasleak urteroko igeriketa ikastaroan murgilduta gaude. Asko gustatzen zaigun hilabetea izaten da igeriketa ikastaroarena, nahiz eta denboraz juxtu xamar ibiltzen garen. Iaz bezala aurten ere oso gustura gabiltza eta egunetik egunera gure aurrepenak ikustekoak dira. Igerileku haundian, erraz iristen gara alde batetik bestera eta jauzi egiteko orduan ere teknika bikaina lortzen ari gara! Argazkietan ikusten duzuenez igerilari bikainen itxura dugu.
Egia da negu amaiera euritsua tokatu zaigula gora eta behera aritzeko, baina behin uretan sartuta goxo eta alai ibiltzen gara eta hori da garrantzitsuena!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.