2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

PARKETAN BAI ONDO!

Gustura ibiltzen gara Ikastolan baina, tartean behin, Ikastolatik kanpora ekintzak egitea ere izugarri gustatzen zaigu!! Hala, ostiral arratsaldeko eguraldi ederra aprobetxatuz, Bazkardoko parkera eta frontoira joan ginen 4 urteko geletako kuadrilla guztia! Binaka-binaka eskua emanda, pozik egin genuen Ikastolatik parkerako bidea.
Eta zein gustura ibili ginen bertan! Parkeko eta frontoiko txoko guztiak gure irri eta oihuekin busti genituen eta busti-busti... iturriko urarekin ere busti ginen batzuk!! Bero handia egiten zuen-eta!!
Ederki ibili ginen, bai! Hori ikusita, irakasleek diote, hurrengo batean, beste parke bat ezagutzera eramango gaituztela! Irrikitan gaude benetan! 

Hurren arte, beraz! 












2016(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Goazen mendira!




Udaberrian bete betean gaudela eta eguraldi ona aprobetxatuz, mendi buelta eder bat egitera abiatu ginen, Erramutako buelta hain zuzen ere. Naturaz gozatzeaz  gain, bertan aurki ditzakegun bizidun, bizigabe, animali eta landareak aztertu genituen.

Guk bai zortea, hain leku ederrenean bizitzeagatik!










Gure inguruko parkeak marrazten!

Udaberriko eguraldi ederra aprobetxatuz aztertzen ari garen natura parkea irudikatzera joan ginen!
Norberak bere gustuko txokoa aurkitu, zentzumenen bidez naturagunean zeuden elementuen azterketa egiteko minutu batzuk hartu  eta ondoren parkearen marrazkia egin genuen.



2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena