2016(e)ko urriaren 25(a), asteartea

Ekin diogu lehen bidaiari!


Kaixo lagunok!

Astetxo batzuk badira denboraren makina egiteko ideia bururatu zitzaigula. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko pausu asko eman behar izan ditugu; nola egin pentsatu, diseinatu, etxetik birziklatzeko materiala ekarri, eraiki eta azkenik margotu! Talde lanean jo eta su aritu ondoren begiratu nolako denboraren makina politak egin ditugun!

Makinak prest izanik lehen bidaiari ekiteko prest geunden eta denborarik galdu gabe, guri hainbeste gustatzen zaizkigun dinosauroen garaira bidaiatu dugu! Diplodocus, Tiranosauros, oviraptor, estegosaurus.......  benetan izen arraroak baina gutxinaka denak ezagunak egiten zaizkigu!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.