Maddalen eta Ferminek denboraren makina berriro martxan
jarri dute eta Erdi Arora eraman gaituzte. Andoainen ere Erdi Aroko eraikuntzak
baditugunez, herrian zehar ibilalditxo bat egin dugu garai hartako Isturitzaga
dorretxea, Jauregi baserria, Sagarmendi dorretxea eta Santa Krutz baseliza
ikusi ahal izateko. Ba al zenekiten gaur egungo Jauregi baserria Erdi Aroan
Leizaur dorretxea izan zela? Eta Sagarmendin saeterak, gezi leihoak, daudela?
Hori guztia eta gehiago ikusi eta ikasten ari gara Erdi
Aroari buruz. Garai hartako zenbait elizetako leihoen antzera, beirate dotoreak
ere egin ditugu.
Muxu handi bat eta beste bat arte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.