2016(e)ko azaroaren 16(a), asteazkena

ERAKUSKETA PRESTATZEN

Kaixo!!

Udazkenean bete-betean murgilduta gaude eta HH5eko haurrok ere udazkena gaitzat hartuta buru-belarri ari gara lanean. Izan ere, azaroaren 22an, erakusketa berezia eskainiko diegu gure senitartekoei eta ordurako dena prest eduki nahi dugu.

Hostoak biltzen izan gara, lehortzen eduki ditugu, plastilinarekin udazkeneko fruituak egin ditugu, baita tenperarekin hostoak margotu ere… Prozesu polita izan da eta guztiak erakusteko irrikaz gaude.

Hementxe gure lan jardunaren zenbait argazki.


Laster arte!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.