Txanelako 4.gaia , HAMAR, BEDERATZI, ZORTZI, ZAZPI,SEI....! bukatzen ari garenez, zer hobe Eureka Zientzi Museoa bisitatzea baino!
Planetariumen izan ginen eta kartoizko suzirian sartuta gure Eguzki sistema gertutik ikusi ahal izan genuen. Zirragagarria!
Animalia-n sartu ginen. Animali basati eta arriskutsuak ikusi eta ikutu ahal
izan genituen bertako gidarien laguntzaz. Hasieran beldur pixkat ematen ziguten
arren berehala ausartu ginen laztantxo batzuk egitera suge zein beste narrasti
batzuei.
Gero museoko txoko guztiak miatzeko denbora izan genuen, zentzumenen aretoa, elektrizitatearena, giza gorputzarena.......
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.