2017(e)ko urtarrilaren 18(a), asteazkena

OPARIEKIN DISFRUTATZEN!!

Gabonetako oporretatik bueltan sorpresa polita topatu genuen HHko 5 urtekoen geletan: Olentzeroren oparia!!

Izan ere, oporren aurretik, “nahi duzuna ekarri” esanez mezua idatzi genion guztiok Olentzerori. Eta gero, Mari Domingiri eman. 

Eta Olentzerok bai jakin!! Asmatu du bai, gustukoak ditugun gauzak ekartzen!! 

Jolaserako eta lagunartean gustura aritzeko primerako opariak ekarri dizkigu. Eskerrik asko!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.