2017(e)ko otsailaren 21(a), asteartea
Gorputza zain dezagun!
Azken aste hauetan, gure gorputzaren inguruko hainbat gauza ikasi ditugu. Nolako hezur eta giharrak ditugun, gure organuek zertarako balio duten eta jaten ditugun gauzekin zer gertatzen den ere bai! Osasuntsu egoteko garrantzitsuak diren ohiturak ere ezagutu ditugu eta horien artean ondo jateak duen garrantziaz ere jabetu gara. Garaian garaikoa eta gertuko elikagaiak onauragarrienak direnez, goiz baten herrira atera ginen erosketa egitera, arratsaldean gure etxekoei merienda osasuntsu eta goxo goxo bat prestatzeko!
2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala
BIGARREN MAILAKOAK INAUTERIAK PRESTATZEN
Kaixo denoi!
Ihauteriak oso gertu ditugu eta ikastolan prestaketak aurrera doaz:
gurasoak apaingarriak egiten, ikasle eta irakasleak dantza entsaiatzen,…
Euskararen autobusean, berriz, herriz herri gabiltza Euskal Herriko
ihauterietan barrena.
Kareta dotoreak ere egin ditugu Ihauteri giroan murgiltzeko.
Ea gai zareten bakoitza nor den
asmatzeko, nor da nor?
Tipi taki , tapa taki, nor den nork daki, nik bai badakit!
2017(e)ko otsailaren 8(a), asteazkena
Lehenengo maila igerilekuan!
Hilabete luzez aritu gara igerilekura joanez eta begi bistakoa da egin dugun aurrerapena. Aldatzeko orduan ere martxa ederra hartu dugu, bakar bakarrik jantzi, erantzi eta motxila txukun txukun eginez. Hona hemen irudi polit batzuk:
AITON AMONEN BISITA
Noraren aitona eta amona etorri ziren gelara biSitan. Beren garaiko jolasak ekarri zituzten eta primeran pasa genuen. Zein esperientzia polita eta aberasgarria!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)