Gain-gainean dugu osteguna!! Maiatzaren 11,
Arritxulora joateko eguna!! 5 urteko geletako haurrak pozez zoratzen gaude lehen
aldiz bi egunetako irteera egingo dugulako!!
Aspalditik ari gara geletan jarritako
atzera kontuari egunero koskatxoa kentzen, eta aspalditik ari gara tartean
behin ordenagailuan Arritxuloko argazkien bidez bertako txokoak ezagutzen ere:
jangela, logelak, natur ingurunea…
Zer janari eraman, zer motxila, zer arropa…
Ia erabakita ditugu horiek guztiak ere!! Bagoaz, bagoaz Arritxulora!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.