Aurtengo negua nolakoa etorriko den ez dakigu, baina gure haurrek negua goxo goxo pasako dute geletan etxeko zapatilekin. Aukera eman genien nahi bazuten etxeko zapatilak gelara ekarri eta erabiltzeko, eta ia haur guztiek gelan dituzte jada.
Euria egiten duenean, hotz egiten duenean... botak kendu eta goxo goxo ibiltzen dira geletan. Bide batez autonomia bultzatzeko aukera ematen digu, askotan beraiek bakarrik moldatzen baitira oinetakoak aldatzerakoan.
Horrela bai! Aupa negua!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.