Lehenego mailakoak dinosauroak atzean utzi eta haitzuloetan barrena gabiltza dagoeneko !
Eta bene-benetan ari gara haitzuloetan barrena diogunean eh!!
Atzo Ekainberrin izan ginen eta bertan lehen gizakiek egiten zituzten
kobazuloetako artelanak ikusteko aukera izan genuen!
Baita haiek bezala ikatza eta buztina erabiliz marrazten aritzeko aukera ere!
Egun polita pasatu genuen!
Zestoako paraje ederretan dago Ekaingo kobaren erreplika
eta paisaia polit hartan egin genituen taldeko argazkiak !
Buztinarekin margotu, parkean ibili, elkarrekin bazkaldu...
denetatik egiteko aukera izan genuen!
Laster izango dugu kontatzeko gehiago. Ondo segi!