2019(e)ko otsailaren 25(a), astelehena

JOGURTA EGIN DUGU

Jakiak lantzen ari garen honetan gelan jogurta egitea erabaki dugu. Horretarako jogurt bat esnearekin nahastu eta azukrea gehitu dugu. Potetxoetan sartu, makina martxan jarri eta itxaron, besterik ez. Bai goxoak zeudela, ummm!









2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

LANBIDEAK IKASTEN



Kaixo kuadrila!!!

Zer moduz?

LH2.mailakoak lan eta lan ari gara eta gainera, gure inguruan dauden lanbide mota ezberdinak ikasi eta praktikan jartzeko denbora ere hartu dugu!! Gu bai langileak !!



































2019(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

Elkartasun aletxoa Sahara-ra




Andoaingo Urria Sahara elkartearen ekimenez, urtero bezela, janari bilketa egin dugu aurten ere Ikastolan. Bazkardoko familiek ezin hobeto erantzun diote deialdiari eta janari pila bildu dugu beste urtebetez. 



Joan den ostiralean etorri ziren guztiaren bila eta denek elkarrekin eraman genituen bilduta genituen elikagaiak. Irribarrez eta gogotsu egon ginen kamioiaren zain, Saharako basamortura gure elkartasun aletxoa bidaltzeko ilusioz.



2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

Ontziz aldatu

Aste honetan, 2 urteko haurrekin "ontziz aldatu" jarduera burutu dugu. Oso gustora ibili dira makarroiekin, urarekin... jolasean!!