Eguraldi iragarpena kaxkarra bazen ere aterkiak hartu eta astelehenen
goizean LH2.mailakoak Karrika auzoraino joan ginen Isturitzaga dorretxea bertatik
bertara ikusteko.
Erdia Aroan etsaiengandik babestu ahal izateko gazteluak, dorreak, harresiak... ohikoak zirela ikasi dugu Txanelan. Baina askok ez genekien, albotik hamaika aldiz pasatu arren,
gure herrian XV.mendean eraikitako dorretxea zutik daukagula oraindik.
Eskerrak euria hasi baino lehen taldeko argazkiak egiteko aukera izan genuela!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.