2009(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

TRIKUAREN BISITA

Lehengo eguneanTrikuaren bisita izan genuen gelan. Gelaz gela ibili zen gure lagun  bitxia eta gurera etorri zenean oso gustura egon zen, baita gu ere! Bazirudien gurekin gelditu nahi zuela. Hurrengo arte triku!!!

clip_image006.jpg

4 urtekoak Ikastola Handian

Joan den astean, Ikastola Handia ikustera joan ginen 4 urteko ikasleak. Hango irakasle  batek erakutsi zizkigun laborategia, teknologia gela, liburutegia, Batxilergo gure lagun batzuen gela …eta abar. Benetan ikusgarria izan zen!

Gu ere handitzen garenean hara joan behar dugu. Ze ondo!!!

clip_image002.jpg

clip_image0023.jpg

2009(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

IKASTOLAKO JAIALDIA

Kaixo guztioi!!!

Azken txanpan gabiltzala eta izan dugun ikasturteari amaiera ezin hobea emateko Ikastolako jaialdia ospatu genuen Ekainaren 14an Goiburun. Izugarrizko giroa egon zen eta bertan izan ginen bazkaltzen, tailerretan parte hartzen, Argitxo agurtzen eta nola ez..aitatxo eta amatxori gelan prestatutako dantza politak erakusten!!Egun mundiala!!

bazkaltzen.jpg

tailerrak.jpg

argitxoii.jpg

argitxo.jpg

antzerkia.jpg

2009(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

HH 2 urtekoak Albizturren

Kaixo lagunak:

Hementxe gaude, gure Albizturreko irteeraren berri emateko asmotan! Ez dakizue zein ondo ibili ginen!Goizean goiz etxekoen laguntzarekin motxila prestatu genuen:bazkaria, arropa...Gero ikastolara etorri ginen eta lagunekin batera autobusa hartu eta han ibili ginen zaldiak eta oiloak ikusi, parkean eta frontoian jolastu...Eguraldia primerakoa egin zigun eta eskerrak iturriak gertu genituen, egin zigun beroa izugarria izan baitzen!Egun politta izan zen benetan!

p1070401.jpg

p1070404.jpg

p1070492.jpg

dsc00986.jpg

albiztur-027.jpg

3-4 URTEKOAK ANOETAN

Kaixo guztioi!!!

Lehengo egunean Anoetara egin genuen irteera. Eguraldi paregabea izan genuen eta izugarri ondo pasa genuen herria ezagutzen, alde batetik bestera korrika eta jolasean..Hala ere bazkaltzeko garaian frontoiean elkartu ginen guztiok, freskotasuna eskertzen baitzen!

dscf1728.jpg

dsc02833.jpg

imgp5124.jpg

2009(e)ko maiatzaren 28(a), osteguna

BARATZAK ETA LOREAK

Kaixo lagunok!

Oraingo honetan, baratzak eta loreak gaia landu ondoren eta eguraldi ona aprobetxatuz, gelan ikasitakoa gure begiekin ikustera joan gara. Ibilaldi eder baten bitartez baratzak, lore ezberdinak..ikusi ahal izan ditugu eta hainbeste informazio jaso ondoren..zer hobeto parkean jolastea baino!

imgp50701.jpg

imgp5074.jpg

imgp5110.jpg

MARAKAK ASTINTZEN

Marakak egin ditugu, apaindu eta ederki astindu ditugu. Gu bai artistak!

[flashvideo filename=http://dl.getdropbox.com/u/785471/DSCN0375.flv /]