2010(e)ko ekainaren 3(a), osteguna

BREMENGO MUSIKARIAK

Kaixo lagunok!!

Oraingoan Bremengo musikarien antzezlana egin dugu jangelan. Izugarri pila gustatu zitzaien gure familiakoei antzerkia. Ikusi nahi al duzue?.Hona hemen ba bideoa!!

HH 3A



 HH 3B

v


 HH  3D

PIZZA EGIN ETA JATEN

Hau festa!! Pixkanaka pixkanaka “pizza” nola egiten den ikasi dugu. Ze xinple bainan ze goxoa zegoen! Prestatutako guztiak oso denbora gutxi irau zuen platerean, ti-ta batean desagertuz.

Hau errepikatu behar dugu berriz!!!






UDABERRIA

Ilusioz beteta eta lan asko eginda, 4 urteko umeek, udaberriari buruzko erakusketa zoragarria prestatu genuen. Gelan egindakoarekin batera, etxetik liburu asko, lore sorta, habiak, landareak…eta abar ekarri genituen. Oso polita gelditu zela esan ziguten gure  gurasoek, eta gu , beraz, oso zoriontsu sentitzen gara orain.

Eskerrik asko familia lagundu eta lana ikustera etortzeagatik!!!















2010(e)ko maiatzaren 17(a), astelehena

4 anaiak

HH 4 urteko haurrek 4 anaiak izeneko antzezlana antzeztu zuten gurasoentzat. Harrituta geratu ziren guztiak gure ikasleek antzezlanerako duten doaiekin.Ikusi nahi al duzue?.Hona hemen ba bideoa:

HH4A



 HH4B



HH4D

2010(e)ko apirilaren 27(a), asteartea

ANIMALIAK IKUSTERA

Baserriko animaliak ikustera joan gara eta oiloak, oilarra, untxiak, ardiak, arkumeak, aharia eta txakurra ikusi ditugu. Baratza ere ikusi dugu, eta baita, bertako barazkiak ere: zerbak, porruak, tipulinak, letxuak. Belar meta ere ikusi dugu eta baita sutarako egur pila ere. Asko ikasi dugu gaurkoan!


ERREZETA!!

Oraingoan errezeta bikainarekin gatoz. Ea zuek ere animatzen zareten etxean egitera. Laranjak eztia, nata eta intxaurrekin jan genituen eta ez dakizue zein goxoa zegoen, segituan gelditu ziren mahai gaineko plater guztiak ezer gabe!

Lehenengo, laranja xerratu genuen eta platerean jarri gero gainean intxaurrak jarri, ezti pixka bat bota eta azkenik nata bota. Postre bikaina egin genuena! Zein goxoa!

Bueno ba bueltatuko gara berri gehiagorekin! Aiooo!





2010(e)ko apirilaren 15(a), osteguna

Txotxongiloak!!

Kaixo guztioi!

Oporrak ondo igaro al dituzue?. Guk ere primeran pasa ditugu eta oporretatik ikastolako buelta atseginagoa izan dadin, Txotxongiloak ikustea joan ginen. Aho zabalik geratu ginen hainbesteko istorio eta txontxongilo ederrekin. Zoragarriak!!