2013(e)ko urriaren 2(a), asteazkena
IKASTURTE BERRIA MARTXAN
Kaixo familia!
Zer moduz joan da udara? Oporrak atzean utzita, berriz ere martxan hasi gara eta dagoeneko abiadura ederra hartu dugu ikasturteko aldapei aurre egiteko.
Aurreko ikasturteetako ohitura galdu gabe, aurten ere blog polit honetan eskegiko ditugu egiten ari garenaren inguruko argazki eta bideoak, beraz adi egon eta tarteka tarteka bisitatxo bat egin gure txoko honetara.
Zuek ere ikasturtea guk besteko ilusioz hasi duzuelakoan jaso ezazue agur bero eta bat kendu hautsa etxeko ordenagailuari!
Ongi izan!
2013(e)ko apirilaren 17(a), asteazkena
Hondarribira irteera
Kaixo berriz ere familia eta lagunok!
Aurreko astean eman genizuen gure azken albisteen berri baina oraingo hontan ere badugu zer kontatu! Aurreko ostegun eta ostiralean lehen mailakook Hondarribin izan ginen eta pila bat gustatu zitzaizkigun herria eta aterpetxea bere ere, nahiz eta batzuk aurretik ere ezagutzen zuten apur bat herria.
Aireportuan izan ginen bertako gora beherak ikusten, pena bakarra tarte horretan hegazkinik ez zela ez sartu ez atera.... hurrengoan izan beharko du! Alde zaharretik ere ibili ginen eta herriko eraikin garrantzitsu, etxe eder eta harresiak bisitatuz. Azkenik hondartzan jolasteko tartetxo bat ere izan genuen eta ze ederra, hainbeste denbora eguraldi txarra jasan ondoren!
Zuek ere ederki ibiliko zaretelakoan muxu bana ta hurrengorarte!

2013(e)ko apirilaren 9(a), asteartea
Joku olinpikoak bazkardon
Kaixo familia eta lagunok!
Zer moduz oporretan? Gu oso gustora han eta hemen, baina ikastolara berriz itzuli eta lagunekin egoteko ere gogoa bageneukan!
Azken astetxo hauetan greziaraino bidaiatu dugu berriz ere gure denboraren makina hartuta eta benetan kondaira eta eraikin interesagarriak ezagutzeko aukera izan dugu. Benetan kultura liluragarria haiena ere!
Gaur egun oraindik baditugu greziarrek utzitako hainbat gauza, partenoia eta tenpluez gain, kirol arloan ere zer esan handia izan zuten. Esaterako, beraiek jarri zituzten martxan lehen joku olinpikoak!
Gu ere kirol zaleak izanik, gure olinpiadak antolatzea erabaki genuen eta oporrak hartu aurreko arratsalde eguzkitsu bat aprobetxatuz ezin hobeto pasatu genuen proba ezberdinetan parte hartu eta gure kideak animatuz.
Ostegun honetan egingo dugun 2 egunetako Hondarribirako irteeran seguru berriz ere norgehiagoko politak izango ditugula!
Hemen uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk domina eta guzti!
Hurrengorarte, ondo izan!

2013(e)ko martxoaren 22(a), ostirala
Txitoak ikastolan
Kaixo!!
Ikastolan txitoak jaio zaizkigu!!21 egun inkubadora batean egon ondoren, hantxe hasi dira krakatzen eta 14 txito jaio zaizkigu!A ze poza gure begietarako!!

2013(e)ko martxoaren 11(a), astelehena
ZIRKOA 4 URTEKO GELAN
Kaixo denoi!
Bazkardoko ikastolara “zirkoa” etorri da. 4 urteko gelek zirko eder bat antolatu dugu ; lehoi, elefante, tximu eta pailasoak egon dira bertan. Ikuskizun itzela eskeini dugu.
Gurasoak gure bila etorri direnean, zirkoko artistekin egin dute topo.

2013(e)ko otsailaren 26(a), asteartea
SEINALEAK ETA ERAIKUNTZAK IKASTEN
Kaixo guztioi:
Aspaldi honetan ez dugu ezer idatzi eta gaurkoan, hemen gatoz kontu berriekin. Gai honetan, gure kale eta errepideetako seinaleak eta herrian ditugun eraikuntzak ikasi ditugu. Hori guztia, gure kaleetan ondo ikusteko, buelta bat ematera atera ginen eta taldeka ikusten genituen seinaleak apuntatu genituen. Gelan ikasitako guztia, gure herrian badagoela ikusi genuen.
Kontuz haurrak seinalea, utzi pasatzen, ez aparkatu, stop, norabide bakarra...Eraikuntzak ere asko ditugu! Udaletxea, eliza, pilotalekua, plaza...
Beno ea laister kontu berri gehiagorekin bueltatzen garen eta izango duzue gure berri!!!
Muxu bat!

2013(e)ko otsailaren 21(a), osteguna
Gorputza ta maite ditugunak zain ditzagun!
Kaixo familia! zer moduz?
Gu oso ondo! Antzerki dotore batekin lehen gizakien gaia alde batera utzi genuen eta berehala, gorputzaren inguruko gora beherak ikasten eta berau nola zaindu aztertzeari ekin genion. Lo orduak errespetatzen ditugunez eta jarduera fisikoari dagokionez ia egun guztia gelditu gabe ibiltzen garenez, elikadura eta elikagaiei tartetxo berezia eskeini diegu. Horren adierazle, aste honetan bertan antolatu eta dastatu dugun " merienda osasuntsua", ze goxoa! Hor uzten dizkizuegu argazkitxo batzuk!
Honez gain, ezin ahaztu gure ihateri mundialak! ze ondo pasatu genuen atzo... ikastola guztia erabat apainduta, maila guztietako lagunak txukun txukun, eta gurasoak ere gurekin bat festan, mozorrotuta eta guzti!
Eskerrik asko atzo hurbildu zineten guztio eta milesker egin duzuen lan guztiagatik. Ikastolako web-gunean atzoko festaren argazkiak izango ditugu momentu batetik bestera ikusgai, adi egon!
Hurrengoarte!

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)