2014(e)ko urriaren 27(a), astelehena

Iupi! Lehenengo mailan gaude!


Kaixo familia eta lagunok!

Aldaketaz beteriko kurtso hasierari aurre egin eta gero, dagoeneko martxa hartu diogu lehenengo mailari eta zuei horren berri ematera gatoz.

Ilusioz beteta ekin genion irailean kurtso berriari eta hasieran nahiko lan izan genuen gure material berri guztia ordenatu eta txukun txukun jartzen. Horrez gain, bakoitzak bere mahitxoa eta mahai txokoa ere badugu, ez pentsa, oraindik ere gauza lehenengoan bilatzea ez zaigu erraza egiten!

Gogoz ari gara lanean eta dagoeneko irakurketako eta idazketako lehen urratsak eman ditugu. Soinketan ere primeran pasatzen dugu eta laister igerilekura joaten hasiko gara, a ze martxa!

Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk, ondo izan!










2014(e)ko urriaren 13(a), astelehena

TRIKUA

Gelara trikua ekarri eta berari begira egon gara. Bai polita!




GARRAIO MOTAK EZAGUTUZ

Garraio motak ezagutzen ari gara eta herrian bultatxo bat egin dugu. Autobus geltokia, autobusak, tren geltokia eta trenak ikusi ditugu. Trenak ziztu bizian pasa dira eta aze burrunba!




TXIKITXU BERRIAK IKASTOLAN

Egun bereziak bizi berri ditugu.
Ikastolako jarduera, espazio eta lagun berriei egokitzea tokatu zaigu, eta egia esan, ez da lan samurra izan. Baina badakizue? Txapeldun batzuk gara, bai horixe! Eta gure etxekoen zein andereƱoen laguntzarekin, lortu dugu; poz-pozik gabiltza ikastolan!!!














2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

San Ferminak ospatzen!

                                                               
                                                               Entzun arren San Fermin
                                                               zu zaitugu patroi,
                                                               zuzendu gure oinak 
                                                               entzierro hontan otoi!

      GORA SAN FERMIN, GORAAA!!










2014(e)ko ekainaren 20(a), ostirala

Berotan blai!



‘San Juan heldu da, sorgin beldurra galdu da…’


Eta sorginkeriaz bezala, magikoki, piztu da beheko patioko iturria ere. Eta jarri gaitu berotan blai. Batzuk ur zipriztinetatik ihesi, besteak iturritik aldendu ezinik. Udako itsaso, hondartza eta igerilekuen abiapuntu izan bedi…






2014(e)ko ekainaren 18(a), asteazkena

HH5 KIDETZEA

Ikasturteari amaiera emateko, HH5 geletako haurrak LH5ekokin elkartu ziren goiz alai bat pasatzeko. Denetarik egin zuten: dantza, bonba jolasa, erakusketa ikusi...