Kaixo!
Haur Hezkuntzan hainbat irteera burutu ditugu.
2 urtekoak Albizturrera, 3 urtekoak Zubietara, 4 urtekoak Hernialdera eta 5 urtekoak berriz maleta hartuta lehen aldiz gaua pasatzera Arritxulora!
Familiek Google Driven edo webgunean argazki ugari dituzue,gozatu!
2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena
2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea
Bigarren mailako ikasturte amaierako antzerkia.
" Idazten, irakurtzen,
saiatu naiz ikasten
iaz bezala aurten.
Kantu zaharrak idazten,
kondairak irakurtzen,
pozik ibili gara,
gai guztiak ikasten".
Antzerki honekin, ikasi ditugun gai desberdinak gogoratu ditugu, zenbat historia gogoz ikasiak.....
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi, oso ondo pasatu genuen!
2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala
NATURAREN SEKRETUAK
Oraingoan LH 1. mailakoak Naturaren sekretoak ezagutzen ari gara. Horretarako parkera joan eta bertako bizidun eta bizigaben behakeka egin genuen.
Eskulanetan , berriz, taldeka jarri eta lore koloretsuak egin ditugu. Lentejak ere erabili ditugu hauek apaintzeko.
2018(e)ko maiatzaren 18(a), ostirala
LGTB fobiaren aurkako nazioarteko eguna
Urtean baditugu nazioarteko egun batzuk eta atzokoan, LGTB fobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatu genuen Bazkardon. Bideo batzuk ikusi eta gaiaz hitz egiteaz gain ekintza desberdinak ere egin genituen. Ikusi, ikusi!
2018(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena
HAZIAK EREITEN
Udaberriarekin batera iritsi da ereiteko garaia. Horretan buru-belarri aritu gara eta begira emaitza. Tomate, piper, babarrun eta garbantzu haziak erein ditugu. Ikusi, ikusi!
2018(e)ko apirilaren 21(a), larunbata
HH3 herrian zehar
Eguraldi ona, ostirala... eta kalera ateratzeko gogoa!!!!!!! HH3 urteko ikasleek ez dute ezer gehiago behar izan ostiral goiz eder bat pasatzeko lagun artean. Lantzen ari diren gaia gertuagotik ezagutzeko asmoarekin atera dira ikasleak kalera bueltatxo bat ematera, baratzak ikusiz. Baina parkean jolasteko denbora ere hartu dute noski!
Zeinen gustura ibili garen! Errepikatzeko modukoa!
Zeinen gustura ibili garen! Errepikatzeko modukoa!
2018(e)ko apirilaren 13(a), ostirala
BISITA MUSIKALA. LH-2 tik LH-4 ra.
Badira hilabetetxo batzuk txirula jotzen ikasten hasi ginenetik. Lehenengo egunetan benetan lan zaila iruditu zitzaigun, baina pixkanaka pixkanaka gero eta hobeto moldatzen gara. 4.mailakoek urtetxo batzuk daramatzate txirulekin eta beraiei bisita egitea benetan esperientzia aberasgarria izan da guretzat. Gu momentuz SI eta La notekin gabiltza, eta hauekin abestiren bat jotzeko gai gara. 4. mailakoak aldiz nota pila bat jotzeko gai dira eta abesti politak jotzen dituzte. Gu ere laister izango gara beraiek bezain trebeak!
Eskerrik asko Ainhoa eskeini diguzun aukeragatik eta eskerrik asko baita 4.mailakoei gurekin hain jator egoteagatik!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


















