2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala
HH3 urtekoak Cristina Enean
HH3 urtekoak Cristina Enean izan berri gara. Eta udazkeneko kolore, usain eta bestelako sentsazioen plazeraz gozatzearekin batera gauza asko ikusi eta ikasi ditugu.
2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna
GURE IKASTOLAN, ESKOLA JAZARPENIK EZ!
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak, iaz hasitako KiVa programari ongietorria eman diogu berriro ere ikastolan.
Logoa ikusi, txapak banatu eta proiektuak eskaintzen dizkigun jarduerekin ilusioz eta gogotsu ibili gara.
Gure ikastola KivA ikastola da, beraz, esan dezagun ozen:
Gure ikastolan eskola jazarpenik ez !!
2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea
IGERILEKUAN IZAN GARA!!
Kaixo lagunok,
Zer moduz zabiltzate ikasturte berrian? Ziur dagoeneko martxa hartua duzuela!
Guk, lehenengo mailako ikasleok, sekulako indarrarekin abiatu dugu ikasturtea!
Igerilekuan ere izan gara dagoeneko eta martxa ezin hobea daramagu!
Ikusi nahi al duzue nola moldatu garen uretan?
Hona hemen argazkitxo batzuk:
Gehiago nahi izanez gero begiratu DRIVEn!
2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna
HH 2 URTEKOAK IKASTOLA EZAGUTZEN
HH2 URTEKOAK IKASTOLA EZAGUTZEN
Gure txikiak hasi dira iada ikastolan eta gutxinaka ikastola ezagutzen hasi gara, gure gela, baratza, parkea, psikomotrizitate gela...
2018(e)ko ekainaren 11(a), astelehena
HHkoak irteeretan
Kaixo!
Haur Hezkuntzan hainbat irteera burutu ditugu.
2 urtekoak Albizturrera, 3 urtekoak Zubietara, 4 urtekoak Hernialdera eta 5 urtekoak berriz maleta hartuta lehen aldiz gaua pasatzera Arritxulora!
Familiek Google Driven edo webgunean argazki ugari dituzue,gozatu!
Haur Hezkuntzan hainbat irteera burutu ditugu.
2 urtekoak Albizturrera, 3 urtekoak Zubietara, 4 urtekoak Hernialdera eta 5 urtekoak berriz maleta hartuta lehen aldiz gaua pasatzera Arritxulora!
Familiek Google Driven edo webgunean argazki ugari dituzue,gozatu!
2018(e)ko ekainaren 5(a), asteartea
Bigarren mailako ikasturte amaierako antzerkia.
" Idazten, irakurtzen,
saiatu naiz ikasten
iaz bezala aurten.
Kantu zaharrak idazten,
kondairak irakurtzen,
pozik ibili gara,
gai guztiak ikasten".
Antzerki honekin, ikasi ditugun gai desberdinak gogoratu ditugu, zenbat historia gogoz ikasiak.....
Eskerrik asko gerturatu zineten guztioi, oso ondo pasatu genuen!
2018(e)ko maiatzaren 25(a), ostirala
NATURAREN SEKRETUAK
Oraingoan LH 1. mailakoak Naturaren sekretoak ezagutzen ari gara. Horretarako parkera joan eta bertako bizidun eta bizigaben behakeka egin genuen.
Eskulanetan , berriz, taldeka jarri eta lore koloretsuak egin ditugu. Lentejak ere erabili ditugu hauek apaintzeko.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

















