2018(e)ko azaroaren 22(a), osteguna

HH 2 URTEKOAK EUSKARALDIAREKIN BAT!

EUSKARALDIA

HH 2 urtekoak ere euskaraldiarekin bat!
ahoa bizi bizi, belarriak prest  BETI!!!



SAGARDO ETXEAN


Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako lagunak primeran ibili ginen
Sagardo Etxean udazken koloretan...



Hostoekin dantzan,
Natura usainduz,
Udazken koloreekin gozatuz...




Gustura ibili ginen Astigarragako SAGARDO ETXEAN.
Lan asko egin genuen.....
Sagarrak bildu
Txikitu
Zukua atera
Eta muztioa edan!



2018(e)ko azaroaren 21(a), asteazkena

MUSIKOTERAPIA tailerra




Larunbatean musikoterapia tailerra izan genuen Bazkardon. 

Familia ugari bertaratu ziren eta une goxoak eta politak bizi izan zituzten. 






Gauari eta goizari
kir-kir, kir-kir, kir-kir
azkenik eguzkiari 
kir-kir, kir-kir, kir-kir





kilker bat dut bihotzean
kir-kir, kir-kir, kir-kir, kir
isiltzen dena goizean
kir-kir, kir-kir, kir-kir.









Zuhaitzek bezala besarka nazazu...



Mila esker bertaratu zineten guztioi!!

2018(e)ko azaroaren 9(a), ostirala

HH3 urtekoak Cristina Enean

HH3 urtekoak Cristina Enean izan berri gara. Eta udazkeneko kolore, usain eta bestelako sentsazioen plazeraz gozatzearekin batera gauza asko ikusi eta ikasi ditugu.




2018(e)ko azaroaren 1(a), osteguna

GURE IKASTOLAN, ESKOLA JAZARPENIK EZ!


Lehen Hezkuntzako 2. mailakoak, iaz hasitako KiVa programari ongietorria eman diogu berriro ere ikastolan.

Logoa ikusi, txapak banatu  eta proiektuak eskaintzen dizkigun  jarduerekin ilusioz eta gogotsu ibili gara.

Gure ikastola KivA ikastola da, beraz, esan dezagun ozen:

Gure ikastolan eskola jazarpenik ez !!




2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

IGERILEKUAN IZAN GARA!!




Kaixo lagunok, 

Zer moduz zabiltzate ikasturte berrian? Ziur dagoeneko martxa hartua duzuela!


Guk, lehenengo mailako ikasleok, sekulako indarrarekin abiatu dugu ikasturtea!
Igerilekuan ere izan gara dagoeneko eta martxa ezin hobea daramagu!


Ikusi nahi al duzue nola moldatu garen uretan?
Hona hemen argazkitxo batzuk:


















Gehiago nahi izanez gero begiratu DRIVEn! 

2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

HH 2 URTEKOAK IKASTOLA EZAGUTZEN

HH2 URTEKOAK IKASTOLA EZAGUTZEN


Gure txikiak hasi dira iada ikastolan eta gutxinaka ikastola ezagutzen hasi gara, gure gela,  baratza, parkea, psikomotrizitate gela...