2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
GELA ALDAKETA
Bazkardoko lanak hasi dira eta gela aldaketa egin behar izan dugu. Berehala egokitu gara gela berrira!
2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala
ORIOra IRTEERA
A ze zortea LH1eko ikasle eta irakasleena!
Oporren aurretik ORIOra irteera egin dugu aste honetan. Eguraldi kaxkarrari begira egon arren, primerako bi egun pasa ditugu eta denetarik egiteko aukera izan dugu. Jolastu, astoei jaten eman, pasiatu, parrandatxoa egin...
Orain, deskantsatu eta oporrak gozatzera. Bueltan ikusiko dugu elkar!
Oporren aurretik ORIOra irteera egin dugu aste honetan. Eguraldi kaxkarrari begira egon arren, primerako bi egun pasa ditugu eta denetarik egiteko aukera izan dugu. Jolastu, astoei jaten eman, pasiatu, parrandatxoa egin...
Orain, deskantsatu eta oporrak gozatzera. Bueltan ikusiko dugu elkar!
2019(e)ko apirilaren 8(a), astelehena
LH2. mailakoak BERRIAn
Gelditu gabe gabiltza LH2.mailakoak. Ikastolako leku aldaketa, Korrika, irteera...hori bakarrik ez eta aste hontan BERRIA egunkaria ezagutzea ere joan gara Martin Ugalde kultur parkera.
Komunikabideen gaiarekin ari gara lanean eta zoragarria izan da egunkaria nola egiten den bertatik bertara ezagutzea.
Mila esker zuen azalpen eta prestutasun guztiagatik Ainara, Enekoitz eta Andoni!!!

LH 2.maila HONDARRIBIN
Kaixo!!
LH2.mailakoak Hondarribin izan gara. Bertan hainbat ekintza burutu ditugu:
1.-Aireportura joan eta txaleko horidunekin pista barrura sartzeko aukera izan genuen. Pistetan ginela, suhiltzaileek beraien kamioia, kaskoak, soinketa egiteko lekua eta mangerarekin ura nola botatzen zuten ere probatu al izan genuen. Zoragarria!!!
2.-Ondoren, TXIRIBUELTA elkartearkin ginkana eta hainbat joku burutu genituen Hondarribitik zehar.
3.-Nola ez, parranda pixka bat egiteko aukera ere izan genuen ..GAUBELA ederra igaro genuen!
2019(e)ko martxoaren 21(a), osteguna
Paperaren tailerra
Tailer honetan paper mota ezberdinekin
esperimentatu eta gozatu dute haurrek, baita, testura anitzak ezagutu eta motrizitate
xehea landu ere.
Haurrentzat jolasa da paper sorta hauekin guztiekin
saltsan aritzea.
2019(e)ko martxoaren 14(a), osteguna
BAZKARDOKO OLINPIADAK
Astelehenean Bazkardoko Olinpiadak ospatu genituen lehenengo mailakoek. Greziarrek bezela sua piztuz eman genien hasiera jokoei eta ondoren hainbat kirol espezialitatetan aritu ginen. Giro onean, elkar animatuz!
KIROLA EZ DA SOILIK
TXALO ZAPARRADA
ETA IRABAZLEEN
POZ ETA ALGARA.
BAKARKA NAHIZ TALDEKA,
NORBERE ERARA
EGI(A)ZKO GARAIPENA
PARTE HARTZEA DA.
2019(e)ko otsailaren 25(a), astelehena
JOGURTA EGIN DUGU
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)