2012(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

HILABETE BETEA LH1n

Kaixo denei!

Zer moduz zabiltzate? Gu oso lanpetuta ibili gara  azken hilabete honetan. Igerilekura joan gara egunero egunero, oso txintxo aldatzen ikasi dugu, igerian ere hobetu dugu...Eskerrak azken aste arte ez digula eguraldi txarrik egin, bestela!

Gainera ikastolan ere jo eta su aritu gara. Dinosauroen izen pila ikasi dugu: diplodocus, tiranosaurus, seismosaurus, albertosaurus... a ze nahastea! Eta atzo DINOSAUROEN ERAKUSKETA izan genuen. Sumendiak alper samar ibili ziren, baina oso maketa politak egin geniuen, baietz?

Laster gabonetan murgilduko gara eta badakizue garai horretan asko abesten dugula, beraz prestatu zuen belarriak!

Muxu asko denei.



2012(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

LH 2. mailan ordenagailuekin lanean.

LH 2. mailako ikasleak hasi dira ordenagailuekin Ikasys proiektuan lanean. Gogoz ari dira, ordenagailuak erabiltzeko hurrengo eguna iristeko irrikatan.





2012(e)ko urriaren 22(a), astelehena

1. MAILAKOAK MARTXAN!





Kaixo denei!

Aspalditxo hasi ginen lehenengo mailan, baina Kilometroak tarteko ez dugu aukerarik izan zuei kasurik egiteko. Udara ondo pasa al zenuten? Guk primeran baina orain ere oso pozik gaude lehenengo mailan.

Lan asko egiten dugu, baina lana bakarrik ez e? Ikusi argazkiak!

Hemendik aurrera tarteka kasu egingo dizuegu leiho honetatik, beraz adi egon e? Bitartean ondo ondo segi.



2012(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

Aniztasuna bizi.

Lehen hezkuntza 2. mailako ikasleak  nork bere historia gogoratu eta besteena ere jaso dute. Inguruan bizi dituzten familia ezberdinen lekuko dira egindako marrazki hauek. Bai,  benetan ezberdinak gara.















2012(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

AGUR BIGARREN MAILA

Gutxi gutxi falta zaigu bigarren maila bukatzeko eta Bazkardori agur esateko. Oso lanpetuta ibili gara azken aldian lehengo ostiralean familiei eskaini genizuen saioa prestatzen. Ilusio handiarekin prestatu genuen eta asko poztu ginen zuei zenbat gustatu zitzaizuen ikustean. Zuen txaloak entzutea asko gustatu zitzaigun eta asko eskertu genuen. Gaur DBHko ikasleei saio berdina egin diegu eta haiei ere gustatu zaiela uste dugu.

Argazkiak ilun samarrak atera dira, baina uste dugu argazki hau zuek gehien unkitu zintuzten momentuarena dela. Zuen par txikia zein hunkigarria izan zen guretzat!

Ekainaren 22a gertu dugu, egun horretan oporrak hartuko ditugu eta horrekin batera azken aldiz etorriko gara ikastola txikira, ikastola handira joateko. Ze pena, ze poza, ze urduritasuna...Hala ere beti pozik gogoratuko ditugu Bazkardoko egunak.

Muxu bat  denei eta ONDO ONDO PASA OPORRAK!

2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

HH 5 urtekoak Arritxulon

Kaixo!!! Ikusten dezutenez Arritxuloko aterperaino ON EGIN banderarekin joan ginen. Gora gu eta gure kilometroak!!!!

2012(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

DENDA EZBERDINAK EZAGUTZEN

Gaurko eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, gelan landutako denda ezberdinak ea gure herrian dauden ikustera atera gara. Kale ezberdinetan ibili gara eta ikasitako asko topatu ditugu: fruta-denda, jantzi-denda, harategia, supermerkatua, zapata-denda, botika, okindegia, goxoki-denda, lore-denda, liburu-denda...

Bukatzeko supermerkatu batean sartu eta hamaiketakorako erosketa txiki bat egin dugu. Bertan saltzaileari dirua eman eta erositakoa ordaindu egin dugu.

Dagoeneko prest gaude aitatxo eta amatxori erosketak egiten laguntzeko!!