Kaixo familiak!
Oporrak hemen ditugu jada eta horrekin bigarren mailari agur esan diogu.Hori ospatzeko guztiak elkartu eta merendola goxo batekin ospatu dugu.
Udara ona pasa !!
Ikasturte honetan hainbatetan izan dugu Ikastola ondoko parke berriaz gozatzeko aukera. Primeran pasatu dugu tirolinan, hondarretan, jolasean...eta amaitu aurretik txukun-txukun utzi nahi izan dugu.
Salabardoak, erratzak, bahea, iragazkiak... hartu eta garbiketa lanetan aritu gara!
Dakizuenez, larunbat hontan, ekainak 8, ikastolako jaia ospatuko dugu. Ekintza ugari daude antolatuta eta hoien artean arratsaldean familientzat eskainiko dugun emanaldia. Gu jada hasi gara entsaio lanetan....animatu eta zatozte festara! Giro politean pasako dugu eguna eta!
Natura
izan dugu hizpide azken aste hauetan LH1.mailan eta, besteak beste, zuhaitzak
nola landatzen diren irakurri eta aztertu dugu. Ez gara zuhaitzak landatzen hasi baina Kalendula haziekin saiakera txiki bat egin dugu etxetik
ekarritako yogourt poteetan. Dagoeneko kimu batzuk loratzen hasi dira, ea
zortea dugun eta denak hazten diren!!
Gure txikienak arraindegia bixitatzera joan ziren. Bertan arrain pila bat ikusi eta ezagutu zituzten: antxoak, bakailua, legatza...
Gainera gero nafarroa plazan pixka bat jolastu eta hamaiketako egin zuten.
Oporren aurretik ORIOra irteera egin dugu aste honetan. Eguraldi kaxkarrari begira egon arren, primerako bi egun pasa ditugu eta denetarik egiteko aukera izan dugu. Jolastu, astoei jaten eman, pasiatu, parrandatxoa egin...
Orain, deskantsatu eta oporrak gozatzera. Bueltan ikusiko dugu elkar!