2019(e)ko irailaren 11(a), asteazkena
HONDARRIBIKO AIREPORTUAN...
Kaixo!!
Zer moduz hasi dituzue oporrak? Gu jada lanean ilusioz eta gogoz hasiak gara!!
Opor hauetan, agian Hondarribiko aireportutik pasa zarete batzuk , beste batzuk ez baina jakin bertan iaz LH2. mailakoen bisitan egindako marrazkiak jarri dituztela ikusgai.
Zenbat bidaiarik ikusiko zituzten jada gure artisten marrazkiak!!
2019(e)ko ekainaren 22(a), larunbata
Agur 2.maila!
Kaixo familiak!
Oporrak hemen ditugu jada eta horrekin bigarren mailari agur esan diogu.Hori ospatzeko guztiak elkartu eta merendola goxo batekin ospatu dugu.
Udara ona pasa !!
2019(e)ko ekainaren 21(a), ostirala
Parkeaz gozatu, parkea txukundu
Ikasturte honetan hainbatetan izan dugu Ikastola ondoko parke berriaz gozatzeko aukera. Primeran pasatu dugu tirolinan, hondarretan, jolasean...eta amaitu aurretik txukun-txukun utzi nahi izan dugu.
Salabardoak, erratzak, bahea, iragazkiak... hartu eta garbiketa lanetan aritu gara!
Denon ardura da parkeaz gozatu eta zaintzea!
2019(e)ko ekainaren 4(a), asteartea
LH 2koak entsaioan
Kaixo lagunok!!
Dakizuenez, larunbat hontan, ekainak 8, ikastolako jaia ospatuko dugu. Ekintza ugari daude antolatuta eta hoien artean arratsaldean familientzat eskainiko dugun emanaldia. Gu jada hasi gara entsaio lanetan....animatu eta zatozte festara! Giro politean pasako dugu eguna eta!
2019(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala
Natura ikasgelan
Natura
izan dugu hizpide azken aste hauetan LH1.mailan eta,
besteak beste, zuhaitzak nola landatzen diren irakurri eta aztertu dugu.
Ez gara zuhaitzak landatzen hasi baina
Kalendula haziekin saiakera txiki bat egin dugu
etxetik ekarritako yogourt poteetan.
Dagoeneko kimu batzuk loratzen hasi dira,
ea zortea dugun eta denak hazten diren!!
besteak beste, zuhaitzak nola landatzen diren irakurri eta aztertu dugu.
Ez gara zuhaitzak landatzen hasi baina
Kalendula haziekin saiakera txiki bat egin dugu
etxetik ekarritako yogourt poteetan.
Dagoeneko kimu batzuk loratzen hasi dira,
ea zortea dugun eta denak hazten diren!!
2019(e)ko maiatzaren 17(a), ostirala
TXIKIENAK ARRAINDEGIRA BIXITA
Gure txikienak arraindegia bixitatzera joan ziren. Bertan arrain pila bat ikusi eta ezagutu zituzten: antxoak, bakailua, legatza...
Gainera gero nafarroa plazan pixka bat jolastu eta hamaiketako egin zuten.
Primerako goiza izan zen.
Mila esker Enararen ama eta amonari!
2019(e)ko maiatzaren 7(a), asteartea
GELA ALDAKETA
Bazkardoko lanak hasi dira eta gela aldaketa egin behar izan dugu. Berehala egokitu gara gela berrira!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

















