Hemen gaude urteko azken txanpan.. Oraingoan San Tomas Feria ospatu dugu, baserritarrez jantzi eta Mari Domingiri eskutitza eman, txistorra goxo-goxoa jan eta Txerriaren zozketan partu hartu genuen.A ze egun polita igaro genuena!!




HH 3 urteko gelakoak gabonetan ohikoak diren jakiak probatu ditugu. Kutixi bikainak ekarri ditugu eta ederki aritu gara jan eta jan. Jateko jaioak gara!
Gainera gauza berezi bat gertatu da; Haur Hezkuntzako Eneritzen urteak ziren, baina baita Lehen Hezkuntzako Aratzenak ere. Biei abestu eta zorionak opa dizkiogu.
Aratz eta Eneritz, jolastea ere elkarrekin tokatu zaie.
HH 3 urteko ikasleak egurgileen moduan aizkoran aritu gara. Aizkorak hartu eta mendiko enborrak ebaki ditugu. Hau da sasoia gurea!