Gaur, Azaroak 18, Haur Hezkuntzako 4-B gelara Lehen Hezkuntzako 4. mailako lagunak etorri dira, joko berri polit bat erakutsi eta elkarrekin jolastera. Zapi jokoa izan da. Denak elkarrekin jolastu gara, binaka jarriz, Lehen Hezkuntzako batek Haur Hezkuntzako bati eskua emanda. Elkarrekin korri egin eta zapia harrapatu dugu. Gero Haur Hezkuntzakoak gonbita eman diegu Euskararen eguneko festara gurekin etortzeko. Oso ondo pasa dugu gure lagun handiekin.
Gainera gauza berezi bat gertatu da; Haur Hezkuntzako Eneritzen urteak ziren, baina baita Lehen Hezkuntzako Aratzenak ere. Biei abestu eta zorionak opa dizkiogu.

Aratz eta Eneritz, jolastea ere elkarrekin tokatu zaie.






