2010(e)ko otsailaren 26(a), ostirala

Edabe majikoa!!

Inauterietako gaiari bukaera emateko asmoz, 4 urtekoek esperientzia majikoa bizi izan dugu. Sorginen antzera “edabe xelebrea” prestatu dugu eta dantza bat egin ondoren,  banan banan probatzen hasi gara.. Zeinen goxoa dagoen!!

Gosarian edaten dugun “Cola-Cao”ri gogorarazi digu pixka bat, baina ez! Edaria erabat majikoa da.

Orain guk  ere majia egin dezakegula iruditzen zaigu……TZINGILI TZANGALA TZANKALON!!!

--





2010(e)ko otsailaren 12(a), ostirala

Jon Braun, indio txiki bat zen..

Kaixo lagunak!

Gaur 3 urteko gelara Jon Braun etorri zaigu bisitan , eta bere omenez gu ere indiarrez jantzi gara. Hemen ikusten duzue nola prestatu garen!!!!  Indio bat, indio bi, hiru indio txiki….!!!!!!





2010(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

Gortasunaren inguruko sentsibilizazioa

Elkarteko Iraide eta Rebeka gurekin izan dira  2 saiotan, Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailako geletan. Ezetz asmatu bietatik nor den gorra? Horixe galdetu ziguten.

"Eskuak eskuekin Txalopin txaloka..." ez baina,  bai dantzan. Hotsik atera gabe txalo bereziak egiten aritu ginen; baita gure izena eskuekin adierazten ere...Arretatsu begiratzen genuen Iraide eta Rebekaren aurpegi adierazkorra.

Berriz ere, guztiok ez garela berdinak somatu, ikusi eta ikasi dugu eta elkarrengana iristeko indarra geure baitan daukagula.