2011(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

PIZZA GOXOA

HH 4 urteko ikasleak ikastolako sukaldean sartu dira eta pizza goxoak prestatu dituzte. Horretarako pizzaren oinarria, tomatea, urdai goxoa eta gazta erabili dituzte. Bai goxoa! Bai erraz ikasi dutela pizzak egiten! Ummmm!










2011(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

DANTZALEKUAN!!

Kaixo lagunok!

LH 2.mailako ikasleek, animali ezberdinen maskarak txukun-txukun margotu ondoren, hauek jantzi eta dantzari ekin genion..zeinen erritmo bikaina dugun!!

OLINPIADAK

1. mailakoek Grezia gaiari bukaera emateko eta ostegun gizenean egindako festa handiari jarraipena emateko, ostiralean Olinpiadak ospatu genituen. Antortxa eraman genuen gelatik patioraino, hantxe jarri genuen eta sua piztua egon zen olinpiadak iraun zuten bitartean. Maratoia egin genuen, lokotxetan aritu ginen, zaku lasterketan, disko jaurtiketan eta baita luzera jauzian ere!
Zein kirolari bikainak garen e! Bukaeran garaipena parte hartzea denez, denek olibondoko koroa jaso genuen, Aintzinako greziarren antzera.








2011(e)ko martxoaren 11(a), ostirala

EDABE MAGIKOA

4 urteko geletako ikasleek edabe magikoak egin ditugu. Horretarako 2 litro esne, 6 arrautza eta txokolate hautsak erabili ditugu. Aze edabea egin dugun, baina magikoa izateko hitz magikoak eta keinuak gehitu behar izan dizkiogu. Honela, lan asko egiteko laguntza eta behar dugun  indarra emango digu hemendik aurrera. IKIMILIKILIKLIP!