2012(e)ko abenduaren 5(a), asteazkena

HILABETE BETEA LH1n

Kaixo denei!

Zer moduz zabiltzate? Gu oso lanpetuta ibili gara  azken hilabete honetan. Igerilekura joan gara egunero egunero, oso txintxo aldatzen ikasi dugu, igerian ere hobetu dugu...Eskerrak azken aste arte ez digula eguraldi txarrik egin, bestela!

Gainera ikastolan ere jo eta su aritu gara. Dinosauroen izen pila ikasi dugu: diplodocus, tiranosaurus, seismosaurus, albertosaurus... a ze nahastea! Eta atzo DINOSAUROEN ERAKUSKETA izan genuen. Sumendiak alper samar ibili ziren, baina oso maketa politak egin geniuen, baietz?

Laster gabonetan murgilduko gara eta badakizue garai horretan asko abesten dugula, beraz prestatu zuen belarriak!

Muxu asko denei.



2012(e)ko azaroaren 16(a), ostirala

LH 2. mailan ordenagailuekin lanean.

LH 2. mailako ikasleak hasi dira ordenagailuekin Ikasys proiektuan lanean. Gogoz ari dira, ordenagailuak erabiltzeko hurrengo eguna iristeko irrikatan.





2012(e)ko urriaren 22(a), astelehena

1. MAILAKOAK MARTXAN!





Kaixo denei!

Aspalditxo hasi ginen lehenengo mailan, baina Kilometroak tarteko ez dugu aukerarik izan zuei kasurik egiteko. Udara ondo pasa al zenuten? Guk primeran baina orain ere oso pozik gaude lehenengo mailan.

Lan asko egiten dugu, baina lana bakarrik ez e? Ikusi argazkiak!

Hemendik aurrera tarteka kasu egingo dizuegu leiho honetatik, beraz adi egon e? Bitartean ondo ondo segi.



2012(e)ko urriaren 17(a), asteazkena

Aniztasuna bizi.

Lehen hezkuntza 2. mailako ikasleak  nork bere historia gogoratu eta besteena ere jaso dute. Inguruan bizi dituzten familia ezberdinen lekuko dira egindako marrazki hauek. Bai,  benetan ezberdinak gara.















2012(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

AGUR BIGARREN MAILA

Gutxi gutxi falta zaigu bigarren maila bukatzeko eta Bazkardori agur esateko. Oso lanpetuta ibili gara azken aldian lehengo ostiralean familiei eskaini genizuen saioa prestatzen. Ilusio handiarekin prestatu genuen eta asko poztu ginen zuei zenbat gustatu zitzaizuen ikustean. Zuen txaloak entzutea asko gustatu zitzaigun eta asko eskertu genuen. Gaur DBHko ikasleei saio berdina egin diegu eta haiei ere gustatu zaiela uste dugu.

Argazkiak ilun samarrak atera dira, baina uste dugu argazki hau zuek gehien unkitu zintuzten momentuarena dela. Zuen par txikia zein hunkigarria izan zen guretzat!

Ekainaren 22a gertu dugu, egun horretan oporrak hartuko ditugu eta horrekin batera azken aldiz etorriko gara ikastola txikira, ikastola handira joateko. Ze pena, ze poza, ze urduritasuna...Hala ere beti pozik gogoratuko ditugu Bazkardoko egunak.

Muxu bat  denei eta ONDO ONDO PASA OPORRAK!

2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

HH 5 urtekoak Arritxulon

Kaixo!!! Ikusten dezutenez Arritxuloko aterperaino ON EGIN banderarekin joan ginen. Gora gu eta gure kilometroak!!!!

2012(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

DENDA EZBERDINAK EZAGUTZEN

Gaurko eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, gelan landutako denda ezberdinak ea gure herrian dauden ikustera atera gara. Kale ezberdinetan ibili gara eta ikasitako asko topatu ditugu: fruta-denda, jantzi-denda, harategia, supermerkatua, zapata-denda, botika, okindegia, goxoki-denda, lore-denda, liburu-denda...

Bukatzeko supermerkatu batean sartu eta hamaiketakorako erosketa txiki bat egin dugu. Bertan saltzaileari dirua eman eta erositakoa ordaindu egin dugu.

Dagoeneko prest gaude aitatxo eta amatxori erosketak egiten laguntzeko!!




2012(e)ko maiatzaren 8(a), asteartea

UDABERRIKO ERAKUSKETA

4 urteko ikasleek lore eta txorien erakusketa zoragarria prestatu zuten gelan. Udaberria iritsi bezain pronto, loreak biltzera atera ginen eta hauekin lan politak egin genituen. Baita, loreak margotu, udaberriko marrazkiak egin, olerkiak idatzi, loreekin gela apaindu, loreak moztu eta lurrean pegatu, forma geometriko ezberdinekin txoriak egin...oso polita geratu zitzaigun eta lagunei eta gurasoei asko gustatu zitzaien!

Zorionak artistak!!





2012(e)ko maiatzaren 4(a), ostirala

UDALETXEA MARRAZTEN

Gaur arratsaldean, gure aste arraro honi bukaera emateko kalera atera gara. Baina ez parrandara, lanera baizik. Gure marrazki karpetak hartu eta Goiko plazara joan gara udaletxea marraztera. Lurrean eseri eta artistak bezala aritu gara euri tanta batzuk hasi diren arte. Dena presaka jaso eta ikastolara itzuli gara lana bukatzera!

Lan zail samarra zen gaurkoa, baina asko saiatu gara eta emaitza polita jaso dugu.  Ea etxean ikusten dituzuenean gustatzen zaizuen!

Ondo segi eta laster arte.

2012(e)ko martxoaren 30(a), ostirala

HH 4 ANTZERKIAK

HH urteko ikasleak Martin Txikiren antzerkia eta ingleseko The Monster abestia antzeztu zuten.

Hemen dituzue bideoak ikusgai:

HH 4A


HH 4B


HH 4D

2012(e)ko martxoaren 29(a), osteguna

JOKU OLINPIKOAK

Bai, gorputza zaintzeko ondo elikatu gara eta baita kirola egin ere. Antzinako Greziarren arrastoari jarraituz 1. mailakoak lehiaketan aritu gara, hainbat kirol- jolas egiten: maratoia; luzera jauzia; disko jaurtiketa; lokotxak eta zalu lasterketa.






HAMAIKETAKO OSASUNTSUA

Gure gorputza ezagutu eta osasuntsu zaintzeko, ohitura egokiak landu ditugu. Elikagaien piramidearen laguntzaz, hamaiketako osasuntsua prestatu dugu guztion artean.



2012(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

TXIRULA IKASTEN!



Argazkietan ikusten duzuen bezala, hasi gara txirula jotzen ikasten! Atzo izan genuen gure asteroko saioa eta Alainek sorpresa ederra eman zigun: txirula jotzen ikasten hasi ginen! Hasieran ez omen da oso txukun aterako, baina gu ikasle fin eta langileak garenez, laster oso abesti politak ikasiko ditugu. Gero etxean joko ditugu zuek entzuteko, ados? Bitartean ikastolan lan eta lan jarraituko dugu.

Muxuak denei eta hurrengora arte!



2012(e)ko otsailaren 15(a), asteazkena

EDABE MAGIKOA

Tzingili,tzangala,tzingili,tzangala…tzingili tzangala..tzankalon!!! Sorginen hitz magikoak esan eta edabe magikoa egin genuen gelan. Hasieran beldur pixka bat pasa genuen baina den-dena edan eta sorgin bihurtu ginen arratsalde batez!


2012(e)ko otsailaren 11(a), larunbata

SAN BLAS OPILAK



 Ohiturei jarraituz, otsailaren 3an San Blas opilak egin genituen ikastolan. AndereƱok osagaiak zeintzuk ziren esan zigun eta dena nahastuta guk bakarrik egin genuen opilak egiteko behar genuen masa. Honetarako, azukrea, irina, arrautzak, legamia eta gurina erabili genuen. Labean sartu ondoren, San Blas opil bikainak jan genituen. Oso goxoak zeuden eta asko gustatu zitzaizkigun! Animatu zuek ere etxean egitera.





2012(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

ESPAZIOTIK BUELTAN!

Urte berri on denei!

Oporrak bukatu zirenetik, espazioan ibili gara batera eta bestera eta han internetik ez dagoenez, ezin izan ditugu gure abenturak hemen erakutsi! Asko gozatu dugu planetak, izarrak, sateliteak eta gainontzeko gauza guztiekin. Gauza asko ere ikasi ditugu: eguzki sistemako planeten izenak, ilargira lehen aldiz joan zireneko astronatutenak... Hala ere beti Ilargian egotea ez dela komeni diote irakasleek eta bueltan etortzea pentsatu dugu. Argazkian, plastikan collage teknika erabiliz egindako lana ikusi dezakezue, polita e?

Laster arte denei!