Kaixo familia!
Lehen gizakien gaiari amaiera
emateko Zestoan dagoen Ekainberrira joan ginen Lehen mailako ikasleak. Zein gustura ibili ginen!
Haitzuloaren erreplika ikusi genuen eta pasabideetan
zehar ibiliz pixkanaka-pixkanaka
orain dela milaka urte gizakiak egin
zituen irudiez gozatu genuen.
Tailerrean, berriz, gure arbasoek egiten zuten
bezala, guk ere animali batzuk marraztu eta margotu genituen ikatza eta buztina erabiliz.
Goi Paleolitoko artista haiek sentitu ahal
izan ziren bezala sentitu ginen!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.