2015(e)ko urria 22, osteguna

LH 1. maila bidaiatzeko prest!

Lehen Hezkuntza 1. mailako ikasleek “Denboraren makinak” asmatu ditugu taldean modu kooperatiboan eta baita marraztu ere.
Lana banatu eta guztien iritziak ematen eta entzuten  aritu gara. Ideiak ez dira falta izan eta sormena nabarmenki azaldu da emaitzetan.

Gure makinak denbora eta espazioan zehar bidaiatzeko dira. Makina koloretsuak, hegalariak, zurrunbilo eta tximista bezain azkarrak.

Prest gaude, Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Poxekin batera han eta hemen bidaiatzeko.

 Bat, bi eta hiruuu…………..bagoaaaaazzzzzzzzzz!!!!!!!!!



















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina