HH4 geletako haurrak, Agustin Ibarrolaren antzera, artistak bihurtu zaizkigu. Gurasoen laguntzarekin batera, beraiek izan baitira makilak ekarri dituztenak, Ikastolan GURE OSTADARRA egin dugu. Gustura ibili dira beraien makilak apaintzen. Ikusi ikusi ondorengo argazkiak!
Jostun lanetan ere aritu dira gure neska-mutilak. Zazpi Antxumeen ipuinean erabat murgildurik, otsoari guk ere tripa josi diogu! Ixil ixilik noski, esnatu egingo da bestela!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.