2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

ZENBAT GARRAIOBIDE!!

Unitate didaktikoa amaitzen ari ginela eta ostiral arratsalde eguzkitsua aprobetxatuz, kale buelta egin berri dugu.

Ez zen, ordea, edozein kale buelta izan: gaian buru-belarri murgildu eta adi-adi joan ginen Andoaingo kaleetan barrena garraiobideak identifikatu eta zenbatzen: hegazkina, kotxea, motorra, bizikleta, trena, autobusa… Oso dibertigarria izan zen!!


Eta bukatzeko… tren geltokiaren ondoko parkean ibili ginen, gustura, iji eta aja!!








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.