2017(e)ko martxoaren 30(a), osteguna

HONDARRIBIAN BARRENA ELKARBIZITZEN!

Euritarako prest abiatu ginen gure aterki, oinetako eta zirarekin, baina egia esan ez genuen hauen beharrik izan.
Lehendabizi aireportuan egonalditxo bat egin genuen, hamaiketakoa janez.
Eguraldia gure alde genuela ikusirik herrirantz abiatu ginen eta harresia jarraituz herensugearen parkera iritsi ginen. Hau da gozatua hartu genuena bertan!
Bazkaldu ondoren, Hondarribiko Alde Zaharra ikusi genuen eta piraten parkeraino irisi ginen. Han ere jolastu eta jolastu ibili ginen.
Gero aterpetxean gure gelak antolatu, afaldu eta gure artisten emankizunekin gaubela zoragarria izan genuen!
Biharamunean parkea bustita zegoenez, kirol portua ikustera joan ginen eta ondoren aterpetxeko jolas parkean gozatu ederra hartu zuten.






 








2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

PIZZA

Hamaiketako ederra egin dugu pizza janez. Lehenbizi, pizzaren oinarrian tomatea zabaldu dugu. Ondoren, urdai goxoa eta gazta gehitu ditugu. Labean sartu eta berotu bat eman ondoren, itxura ederreko pizzak geratu dira. Azkenik, gozo-gozo jan ditugu, ummm!





























2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea

2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

AMONEN IKASGAI BIKAINA

Hilabete joan bada ere, oraindik ongi gogoan ditugu urtarrilaren amaieran gure geletako hiru amonak egindako bisitan entzundakoak. Euren ume garaietako aisialdiaz mintzatu zitzaizkigun eta gaur egun baino baliabide eta jostailu gutxiagorekin, irudimena erabiliz zer nolako jolas politak egiten zituzten erakutsi ziguten. 

Erakutsi bakarrik ez, praktikan jartzeko aukera ere izan genuen. 

Hona hemen euren bisitaren laburpena, iruditan:



2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

GUSTUKO TXOKOAN ALDAPARIK EZ



Eraiki, deseraiki, hustu, hartu, bota, 
margotu, moztu, ikusi, dastatu....

Gustuko dugu txokotan jolastuz, gozatuz, esploratuz  ikastea!