Bi urterekin gure gorputza da inguratzen gaituen mundu
fisikoa eta esperientzien mundua esploratzeko abiapuntua. Horixe da gure
garapenerako eta ikasteko prozesuaren oinarria. Guk esan eta egin!! Ikusi, ikusi bideoa!
Gela moldatu eta paper ezberdinez bete dugu. Haurrak itxoiten egon dira eta 3 esandakoan aske sentitu dira gelan sartu eta paper artean aritzeko. Beraien aurpegietan plazerra nabarmena da, txunditurik gelditu dira paperak jolaserako ematen duen aukerarekin. Izan ere, soinuak, koloreak, testurak… ugariak dira!